Monpa etnia

Monpa edo Menba etnia (tibeteraz: མོན་པ།; txinera sinplifikatuz: 门巴族; txinera tradizionalez:門巴族; pinyineraz: Ménbāzú), Txinako Herri Errepublikan bizi diren 56 talde etnikoetako bat da.

Azken erroldaren arabera, Monpa etniako 8.923 pertsona bizi ziren Txinan, batez ere, Txina hego-mendebaldeko Tibet eskualde autonomoan. Txinaz gain, Bhutan eta Indiako Arunachal Pradesh probintzian ere bizi dira.

Tibetar etniako kideekin erlazionaturik daude.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search